Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udan Orioko kanpineko zaindari eta garbitzaile lanetan, eta kabinen garbitzaile eta udaltzain laguntzaile postuak betetzeko 11 langile hartuko ditu udalak, eta horretarako azterketak egingo dituzte larunbatean, hilak 28, Orioko kultur etxean, 09:00etan.
Orioko Udalak urtero atera ohi du udako lanpostuen deialdia, eta aurten, herritar gehiagok aurkeztu dituzte eskabideak; 115 lagunek egingo dute larunbateko froga, aurreko urtean baino 39 gehiagok, hain zuzen ere. Kanpinean zaindari aritzeko lau lanpostu eskainiko ditu udalak, eta 86 herritarrek egin dituzte eskariak; kabinak garbitzeko bi lanpostu izango dira, eta 102 lagunek egingo dute etzi azterketa; udalak kanpineko komunetarako hiru garbitzaile kontratatuko ditu, eta 103 lagun aurkeztu dira postu horretarako; udaltzain laguntzaile aritzeko, berriz, beste bina lanpostu eskainiko dituzte, eta 28 oriotarrek nahi dute postu hori lortzea. Langile guztiek aldi baterako kontratua izango dute, eta lanpostu bat hutsik geratzen bada, horren lan eskaintza ere eskainiko dute.
Bestetik, kanpineko harreran eta turismo bulegoan lan egiteko pertsona bat kontratatuko du udalak, eta curriculumak arkezteko epea hurrengo ostiralean, maiatzak 4, amaituko da. Ekainaren 1etik irailaren 30era kanpinean egingo du lan, eta turismo bulegoan urriaren 1etik 14era bitartean izango da.