Liburuaren Eguna ospatu dute Orioko Herri Ikastolan

Urola Kostako Hitza 2012ko apirilaren 23a

Liburuaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta Orioko Herri Ikastolako ikasleek ipuinei tarte berezia egin die goizean. Izan ere, Javiera Eizagirrek, ikastolako amonak, Sorgin Txoroa ipuina kontatu die Haur Hezkuntzan dabiltzan bost urteko umeei, "mimo eta emozio handiz". Haurrek, berriz, marrazki bilduma eman diote trukean. "Belaunaldu ezberdinen arteko truke ederra egin dute guztiek", diote antolatzaileek. Jesus Mari Olaizola Txiliku idazle zarauztarrak, berriz, bere ipuinen inguruko azalpenak eman dizkie LHko 3. mailakoei, eta idazteko teknikak eta ideiak izan dituzte hizpide. Haurrek ere erakutsi dute kontakizunetan trebeak direla, lau urteko ikasleak gelaz gela aritu baitira ipuinak kontatzen.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide