Gose greban da oriotar bat, zaintza partekatuaren alde

Urola Kostako Hitza 2012ko martxoaren 29a

Oriotar batek gose greba hasi du, zaintza partekatua aldarrikatzeko. Donostiako udaletxeko atean zen atzo protestan, eta Bulevarreko kioskoan egongo da astebetez. Joseba Urbietak zaintza partekatua lehenestea eskatzen du, banaketa edo dibortzio kasuetan, eta "legea erabili egiten dela, eta salaketa faltsu ugari aurkezten dela" aitor dezatela arduradunek. Zain egoteaz nazkatu da Urbieta, jakinarazi duenez. Hala, "arazoa bistarazi, eta politikariak ez direla herritarren eskaerei erantzuteko gai nabarmendu" nahi du oriotarrak. Guraso bananduen Gipuzkoako elkartearen (Agipase) babesa du: "Gose greba babesten dugu, kontzientziaziorako tresna delako, baita legea moldatzeko aldarria ere".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide