ARGAZKI GALERIA: Orion oihartzun nabarmena izaten ari da greba orokorra

Onintza Lete Arrieta 2012ko martxoaren 29a

Martxoaren 29rako sindikatuek deitutako greba orokorrak oihartzun nabarmena izan du Orion, goiz partean behintzat. Espainiako Gobernuak onartutako lan erreformaren kontra deitu dute greba. Orioko erdigunea erabat geldituta zegoen gaur goizean, 09:30ak inguruan. Aparkaleku asko hutsik, trafikorik ez eta saltokiak, tabernak eta banketxeak itxita. Kalean, jende gutxi, nahiz eta haietakoren bat besapean ogia hartuta ibili. Saltokiren batean ere argia ikus zitekeen. Saihesbideko lanak ere geldituta zeuden goizeko une horretan, eta baita Ubegun industrialdea ere, nahiz eta bertan greba ez izan erabatekoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide