Orioko etxebizitza babestuen zozketa ostiralean egingo dute

Urola Kostako Hitza 2012ko martxoaren 27a

Orioko Udalak Txanka hondartza eremuko eta Kale Nagusiko 29 etxebizitza babestuen zozketarako behin betiko zerrenda argitaratu du, eta zozketarako eguna ere zehaztu du; ostiralean, hilaren 30ean, egingo da zozketa, udalbatzar aretoan, 13:30ean. Zozketan parte hartuko duten onartuen eta baztertuen zerrenda www.oriora.com helbidean ikus daiteke. Lau etxebizitza Txanka hondartza eremuan daude, eta Udalak sustatutakoak dira. Gainontzekoak 25 etxebizitzak, berriz, Kale Nagusiko 29. zenbakian ari dira egiten. Horiek sustapen pribatukoak dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide