Asteburuetan ibilgailuentzat plaza ixtea proposatuko du Bilduk

Urola Kostako Hitza 2012ko martxoaren 27a

Orioko Udaleko Bilduk asteburuetan herriko plaza soilik oinezkoentzat izatea proposatuko du Obren eta Zerbitzuen Batzordean. Koalizioak adierazi duenez, larunbatetan eta igandetan plaza inguruan "jende dezente" elkartzen da, eta herritarren "lasaitasuna eta erosotasuna" bermatzeko jarri nahi dute neurria indarrean. Plaza "herritarren bilgune" izatea nahi dute, oinezkoak "aisia gunean eroso" ibil daitezen. "Familiek, haurrek eta gaztetxoenek lasai ibiltzeko aukera izan dezaten nahi dugu". Horrez gain, zirkulazioak sor ditzakeen "arriskuak" saihestu nahi ditu Bilduk. Koalizioak mahai gainean jarritako proposamena aztertuko du batzordeak; proposamenak aurrera egingo balu, festetan egiten dituzten trafiko aldaketak izango dira larunbat eta igandeetan; hau da, Kaian zirkulazio norabidea aldatu egingo dute, eta ibilgaluak bertatik sartuko dira herrira; Oriotik irteteko, berriz, Txanka hondartzako errepidea erabili beharko dute ibilgailuek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide