Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Danbolin Musika Eskolak XV. Musika Astea ospatuko du datorren astean, eta bertako ikasleek hainbat kontzertu eskainiko dituzte asteartetik ostiralera bitartean. Asteartean bi emanaldi izango dira, 17:30ean eta 19:00etan, eta musika tresna desberdinak entzuteko aukera izango da, kultur etxean. Asteazkenean, hilak 28, berriz, musika eskoletako tailerretan dabiltzan ikasleek eskainiko dute saioa, 17:30ean. Ondoren, 18:30ean, bestelako musika tresnen kontzertua izango da.
Ostiralean izango dira azken emanaldiak; 17:30ean hainbat ikaslek hartuko dute parte, eta 19:00etan Musika Astearen amaierako kontzertua egingo dute. Hilak 30ean amaituko da Musika Astea, baina apirilaren 26an Alos Quartet taldeak kontzertu pedagogikoa egingo du, 18:00etan. Hasiera batean, talde honek hilaren 29an eskaini behar zuen saioa, baina egun horretan greba orokorra izango denez, apirilera atzeratu dute emanaldia. Kontzertu guztiak Orioko kultur etxean izango dira.