Bederatzi tona pisatzen dituen zuhaitza atera dute Orioko erriotik

Urola Kostako Hitza 2012ko martxoaren 21a

Orioko ibaitik bederatzi tona pisatzen dituen zuhaitza atera dute gaur arratsaldean. Garabi batek atera du plaza eta zubiaren paretik, 16:00 inguruan, eta bertan zeuden lekukoak "harrituta" geratu dira zuhaitzak zuen dimentsioarekin. Lehenengo hipotesiaren arabera, duela hilabete batzuk izan ziren uholdeek eraman zuten zuhaitza herrira, eta bertan hondoa jota egon da orain arte. Orioko itsasontzi bateko arrantzaleak ohartu dira zuhaitzaren presentziaz, ontziaren helizeak "zerbait" ukitu zuela-eta. Horien arabera, azkenaldian izan diren itsasaldi handien eraginez zuhaitzaren mutur bat ikusten zen.
Argazkilaria: Joxe Mari Olasagasti.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide