Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Udalak herriko argi instalazio publikoak aldatzeko asmoa du, eta horretarako energia berriztagarrien aldeko apostua egingo du; izan ere, LED argi sistema duten farolak nahi ditu jarri udalak, eta hori gauzatzeko aztertzen hasiko direla adierazi du Amaia Usandizaga Orioko Udaleko arkitekto teknikoak. Hori hahala, Eusko Gudari kalean dauden farolak sistema horretara egokitzekotan da udala, energia aurrezteko asmoz. Izan ere, sistema horrek «ohikoa baino kontsumo txikiagoa» du. LED teknologian oinarritutako argiztapenak diodoen bitarten funtzionatzen du, eta «bonbilla oso txikiak biltzen ditu, eta bata bestearen alboan jartzen dira».
Eremu horretan lanpara aldaketak egitea «ikertzen» ari da udala, eta aurrerantzean ere halako energia berriztagarriekin jarraitzeko asmoa duela adierazi du; hala ere, halako teknologian oinarritutako sistemak «inguru berrietan» jartzekotan direla adierazi du. Izan ere, aurretik ere udalak egin ditu energia aurrezteko egokitzapenak; duela bi urte inguru, herriko 226 farola berri jarri zituzten, indar gutxiago zutenak, eta horiekin «asko aurreztu» dutela adierazi du udalak.