Juan Priederen hilobian, Orion, lore eskaintza egingo du PSE-EEk larunbatean

Urola Kostako Hitza 2012ko martxoaren 21a

Duela hamar urte hil zuen ETAk Juan Priede. Hura gogoan, lore eskaintza egingo du Orioko hilerrian PSE-EEk larunbat eguerdian. Besteren artean, Gipuzkoako PSE-EEko presidente Manuel Huertasek hartuko du parte ekitaldian, alderdiak jakinarazi duenez. PSE-EEko zinegotzia zen Priede Orioko Udalean. 2002ko martxoaren 21ean, 14:20etan, Orioko taberna batean zegoela hil zuen ETAk.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide