Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Udalak Mendibeltz futbol zelaiko garajeak salgai jarri ditu. Garajeak itxiak dira, bi motatakoak, eta horien esleipena lizitazio baten bidez egingo du udalak. Hori hala, herritarrek proposamenak aurkeztu ditzakete udaletxean, apirilaren 16a baino lehen. Horretarako, eskaera orria bete behar da, eta agiria www.oriora.com helbidean aurkitu daiteke. Lizitazioaren iragarkia ere atari horretatik deskargatu daiteke.
Udalak adierazi du "ahalegin berezia" egin duela garajeen finantziazioa lantzeko; hori hala, Orioko Udalak egin dituen "gestioen" eraginez, Kutxabankek, Euskadiko Kutxak eta La Caixak "eskaintza bereziak" eskainiko dizkie garajeen erosleei.