Hildako izurde bat agertu da Orioko Antilla hondartzan

Urola Kostako Hitza 2012ko martxoaren 8a

Gaur goizean izurde bat agertu da Orioko Antilla hondartzan, hilik. Izurdea usteltzen hasita zegoen ordurako, eta Karkara Orioko eta Aiako aldizkariak adierazi duenez, burua eta beste hainbat atal janda zituen dagoeneko. Orioko udaltzainek abisatu die Gipuzkoako Foru Aldundiko hondartza garbiketen arduradunei hildako izurdea zegoela hondartzan, eta animalia jasotzeko eta hondartzatik ateratzeko ardura hartu dute horiek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide