Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Udalak udan hainbat lanpostu betetzeko 11 pertsona kontratatuko ditu, eta lanpostu horiek betetzeko izena eman daiteke dagoeneko. Kanpinean zaindari lanetan aritzeko lau lagunentzat izango da postua; kabinak garbitzeko, berriz, bi lanpostu izango dira; kanpineko komunak garbitzeko hiru pertsona kontratatuko ditu, eta udaltzain laguntzaile aritzeko bi postu sortuko dituzte.
Lan eskaintzen deialdian parte hartzeko Orion erroldatua eta langabetua izan behar da. Kontratuak denboraldi baterakoak izango dira, eta lan-zuzenbideko erregimenean egongo dira.
Deialdian parte hartzeko hilak 30era bitartean eman daiteke izena; Orioko udal bulegoetan eskuratu behar dituzte eskaera orriak eta deialdiaren oinarriak. Astelehenetik ostiralera bitartean bete behar dira eskaera orriak, 08:30eatik 14:30eara bitartean.
Izena ematen dutenek eta lanpostuak lortzeko baldintzak dituztenek froga bat egingo dute apirilaren 28an, Orioko kultur etxean, 09:00etan.
Aldizkako langile finko batek egun betetzen duen lanpostuari uko egiten badio, eta postuetako bat hutsik geratzen bada, Orioko Udalak lanpostu hori ere eskainiko dio herritarrei, eta udako lanpostuetako eskaintzara gehituko dute lan eskaintza.