Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko tabernariek eta udaleko ordezkariek pintxo txikiteoari ekingo diote berriro ere, etzitik aurrera. Ekimenaren bitartez, herritarrei kalera irteteko aitzakia jarri nahi diete ostegunero, herriko ostalaritzari bultzada emateko asmoz.
Orioko hamabi tabernek hartuko dute parte pintxo txikiteoan: Antilla, Arkaitz, Aterpe, Bordatxo, Gabon, Gure Txoko, Koasta, Kolon Txiki, Salatxo, Sarasua eta Tragoxka; hala ere, aurrerantzean beste taberna batzuk ere ekimenera batzea posible dela adierazi dute antolatzaileek.
Momentuz, Aste Santuak bitartean egingo dute pintxo txikiteoa; denboraldi berrian, gainera, herritarrek bi eskaintza izango dituzte aukeran; batetik, pintxoa, urteko ardoa, sagardoa, zuritoa eta muztioa euro eta erdin eskuratuko dute; tabernari gehienek egingo dute eskaintza hori. Hala ere, beste taberna batzuetan berrikuntza izango da; edozein edari kontsumitzen dutela ere, pintxoa berrogeita hamar zentimotan izango dute.