Orioko plazako igogailua konpondu dute

Urola Kostako Hitza 2012ko otsailaren 17a

Orioko plazatik eliza pareraino doan igogailua konpontu dute dagoeneko, baina Udalak gauez itxita edukitzea erabaki du; izan ere, pasan ziren sanikolasetan hondatu egin zuten igogailua, eta aurrerantzean berriro ez hondatzeko hartu dute neurria. Hori hala, egunean zehar egongo da irekita; 07:45ean zabalduko dute igogailua, eta udaltzainek 20:45ean itxiko dute. Udalak gogoratu du Goiko Kalera joateko eta handik herrigunera jaisteko kultur etxe atzean dagoen igogailua erabili dezaketela herritarrek; izan igogailu hori gauez ere irekita egongo da.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide