Jendez goraino bete zen atzo iluntzean Orioko San Nikolas eliza; Manuel Lasarte bertsolariari azken agurra eman zioten ehunka lagunek, eta uneak hala eskatzen zuen moduan, bertsoekin agurtu zuten Lasarte; Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Patxi Etxeberria eta Ibai Esoain bertsolariek bertso bana abestu zuten hileta elizkizunean; Esoainek, honakoa abestu zion duela urte batzuk Orion bere irakasle izan zenari:
Pakea ez al da ba espazio hutsa, ez du behar izena epaia gorputza... Espero det abiatu zerala haruntza, bertsoak eder beza zure aurkikuntza.
19:30ean hasi zen urte luzez Orioko bizilaguna izan zenaren hileta elizkizuna; Mikel Mendizabal, Iñaki Murua, Aitor Mendiluze eta Imanol Lazkanok eraman zuten haren hilkutxa.