1.300 kilo material bidaliko dituzte Mendebaldeko Sahararrentzat

Urola Kostako Hitza 2012ko otsailaren 10a

Orion Mendebaldeko Saharrentzako errefuxatu guneetara bidaltzeko 1.300 kilo janari eta material jasotzea lortu dute. Herrian bizi den komunitate sahararrak antolatu du beste urte batez janaria biltzeko kanpaina, Orioko Ikastola, Zaragueta Herri Eskolak  eta Udalaren laguntzarekin. Herriko hainbat janari-dendaren laguntza ere izan dute: Dorronsoro janariak, Eroski, Loidi autozerbitzua, Kukuarri eta Iparragirre autozerbitzuarena, kasu. Guztiek, batez ere lekaleak, pasta, atun-latak eta arroza bildu dituzte, baina, horiez gain, eskolako materiala, konpresak eta pardelak ere jaso dituzte. Udalak adierazi duenez, ikastetxeak "gogoz" konprometitu dira horretan, eta Ahmed Labeid antolatzailea, berriz, "gustura" da egitasmoak izan duen harrerarekin. Hori hala, Orioko Udalak herritarrek izan dute elkartasuna eskertu dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide