Gaztelekuaren kudeaketa lehiaketara atera du Orioko Udalak

Urola Kostako Hitza 2012ko otsailaren 6a

Orioko Udalak Ametsa Gaztelekuaren kudeaketa lehiaketa publikora atera du, eta, otsailaren 20ra bitartean, herritarrek udaletxean proposamenak aukeztu ditzakete. Kontratuak, hasiera batean, urtebeteko epea izango du, baina data luzatzeko aukera ere izango da. Gaztelekua kudeatzeko, berriz, urtean 37.000 euro jasoko dituzte. Hala ere, proiektua aurkezten dutenek urtean zehar egingo dituzten lanen prezioak zehaztu beharko dituzte. Proiektuak aurkezteko epea amaitzen denean, plikak irekitzeko saioa hilaren 24ean egingo dute, udaletxean, 13:00etan. Lehiaketaren inguruko oinarriak eta informazio gehiago www.oriora.com helbidean aurkitu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide