Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gasteizko Euskal Herriko Unibertsitateko Ingenieritza Fakultateko ikasle talde bat azterketa topografikoa ari da egiten Orioko Antilla hondartzan; Orioko Udalaren laguntzarekin, bertako hondarraren granulometria ikertuko dute; hau da, hondarraren jatorria eta propietateak aztertuko dituzte; horretarako, hondartzako hondarrak, urtean zehar eta itsasoaren egoeraren arabera, izaten dituen pilaketak edo galerak zehaztuko dituzte.
Aldaketa klimatikoez gain, gizakiak espigoian edo dragan duen «esku-hartzea» ere ikertuko dute. Egungo hondarra hartuko dute aintzat Nerea Argote Zarauztarrak eta Jon Azpiroz Leitzarrak, ikerketa aurrera eramaten ari diren ikasleak; Jose Miguel Edeso Geomorfologian doktore eta Gasteizko ingenieritza eskolako irakaslea da proiektuaren zuzendaria. Orain hartzen dituzten laginak, duela 21 eta bost urteko datuekin alderatuko dituztela adierazi du proiektuaren zuzendariak, ordutik «aldaketa asko» izan direla uste dutelako.