Orion Euskadiko Txapelketan sailkatzeko lauko finala jokatuko dute asteburuan

Urola Kostako Hitza 2012ko urtarrilaren 26a

Kadete mailako emakumezkoek Euskadiko Txapelketara sailkatzeko lauko finala jokatuko dute asteburuan, Orion. Euskal Ligako lau saskibaloi talde lehiatuko dira Karela kiroldegian, tartean Zast Zarauzko taldea. Lauko finala irabazten duenak Euskadiko Txapelketa jokatuko du; era berean, datorren urtean Euskal Ligan jokatzeko plaza ziurtatuta izango du. Gainerako hiru taldek, berriz, mantentzako ligaxka jokatu beharko dute, eta lortutako emaitzen arabera, Euskal Ligan jarraitu edo Lurralde Ligara jaitsiko dira. Larunbatean jokatuko dituzte finalaurrekoak, eta Zarautzek jokatuko du lehenengoa; Taribako taldearen aurka lehiatuko da Zast taldea, 10:00etan. Honek irabaziko balu, igandean finala jokatuko luke. Kasu horretan, San Viator talde gasteiztarra eta Take talde tolosarraren arteko norgehiagoka irabazten duena izango luke aurkari; horiek bihar jokatuko dute partida, 12:00etan. Finala, berriz, 11:00etan hasiko da, igandean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide