Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
TKE Traineru Kluben Elkarteak 2012ko lehen batzar orokorra egin zuen pasa zen larunbatean, Oiartzunen, eta bertan, kideak zein izango diren zehaztu zituzten; Orio Arraun Elkarteak TKE elkartea utzi du, Camargorekin batera; horien ordez, Portugalete eta Zierbenak hartu dute lekukoa. Iazko denboraldiko kirol merituak izan dituzten kontutan horretarako; izan ere, Oriok hamabigarren postuan amaitu zuen San Miguel Liga; hala, play off-etan lehiatzeko kautelazko neurria bertan behera utzi zuten erabakia hartzerakoan. Aldeko zortzi botokin, kontrako hirukin eta abstentzio batekin onartu zuten Orio Arraun Elkartearen baja.