Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Udalak erregistroak euskaraz egiteko zerbitzua jarri du martxan bake epaitegian; hala, herritarrek aurrerantzean jaiotzak, ezkontzak eta heriotzak euskaraz eman ahal izango dute izena.
Udalak gogoratu du orain arte erregistro horiek paperean egiten zirela; hau da, liburu batzuetan artxibatzen zituzten, eta liburu horiek gazteleraz bakarrik zeuden; baina, orain, erregistroak modu digitalean egiten dituzte, eta horrek erregistroak euskaraz egiteko aukera ematen du. Udalak jakinarazi duenez, orain arteko aukera bakarrak «protesta ugari» sortu ditu Euskal Herrian; hala, Justizia Ministerioak Inforeg izeneko aplikazioa sortu du; «bake epaitegietan ari dira, pixkanaka, Inforeg aplikazioa instalatzen, eta jendea trebatzen ari da tresna erabiltzeko», esan du Jabier Zabaleta, Orioko Udaleko euskara teknikariak.