Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak agortu egin dira

Urola Kostako Hitza 2012ko urtarrilaren 16a

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek urtarrilaren 27an Orion eskainiko duten ikuskizunera joateko sarrerak agortu dira dagoeneko, Orioko Herri Ikastolak jakinarazi duenez. Hala ere, sarrerak nahiko lituzketenen zerrenda egiten ari da ikastola; hala, norbaitek sarrerak itzuliko balu, saiora joateko aukera izango lukete. Pailazoek Zazpikoloroa ikuskizuna aurkeztuko dute urtarrilaren 27an, 17:30ean, Karela kiroldegian.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide