Orioko familia ugariek diru-laguntzak eskatu ditzakete otsailaren 24ra bitartean

Urola Kostako Hitza 2012ko urtarrilaren 10a

Orioko Udalak familia ugarientzako diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu dut; bihartik aurrera eskatu ditzakete familie hobariak, Udal bulegoetan. Hiru seme-alaba dituzten familiek %52,50eko laguntza eskuratzeko aukera izango dute; lau seme-alaba dituztenek, berriz, %63ko hobaria izango dute, eta bost seme-alaba edo gehiago dituztenek %73,50ko hobaria lortu ahal izango dute. Otsailaren 24ra bitartean eskatu ditzakete laguntzak, astelehenetik ostiralera bitartean. Bertan, agiria betetzeaz gain, familia ugarien txartela eta izaera urbanoko ondasun higiezinaren azken ordainagiria ordaindu izana erakusten duen agiria aurkeztu beharko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide