Berdin-berdinak federazioak «alderantzizko integrazioa» jarri du abian Orion

Urola Kostako Hitza 2012ko urtarrilaren 10a

Berdin-berdinak Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak elkarte berria jarri du martxan Orion; aniztasun funtzionala duten pertsonek Orioko Karela kiroldegian jarduten dute igerian pasa den hilabetetik. Igeri egiteaz gain, gizartean integratzea da elkartearen beste helburuetako bat; "alderantzizko integrazioa" erabiltzen dute horretarako; hau da, momentuz soilik aniztasun funtzionala dutenek egiten dute igerian Karela kiroldegian, baina otsailetik aurrera "kaltetuak ez direnekin batera" egingo dute igerian, Amaia Iturzaeta Berdin-berdinak elkarteko idazkariak eta taldeko igerilarietako batek adierazi duenez. Honen arabera, normalean aniztasun funtzionala dutenak eta ez dutenek bananduta egin ohi dituzte halako saioak; bestela, lehenengo "normalkuntzako pertsonekin" batera egin ohi dute kirola, eta ondoren banandu egiten dira. Orioko Berdin-berdinak elkarteak, berriz, alderantzizko prozedura lehenetsi du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide