Zaharren Babeslekuak urteko batzar nagusia egingo du hilaren 11n

Urola Kostako Hitza 2012ko urtarrilaren 4a

Orioko Zaharren Babeslekuak urteko batzar nagusia egingo du hurrengo asteazkenean, hilaren 11n. Kultur etxean elkartuko dira, eta lehenengo deialdia 16:30ean izango da, eta bigarrena 17:00etan izango da. Batzarrean, 2011ko balantzea eta jardueren memoria egingo dute. Horrez gain, Garantzen programa landuko dute biltzarrean, eta zuzendaritza batzordeko kide erdiak berrituko dituzte. Kideez gain, Beñat Solaberrieta alkateak eta Miriam Uranga Ongizate zinegotziak ere hartuko dute parte ekitaldian. Bestetik, Zaharren Babeslekuko zuzendaritza batzordeak jakinarazi duenez, 2012. urteko kuota hilaren 23tik 28ra bitartean egingo da, bi egunak barne. 16:00etatik 18:00etara bitartean ordaindu ahal izango da, Zaharren Babeslekuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide