Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Talai Mendi elkarteak antolatuta, GR-21 mendi ibilbideko jardunaldi bat egingo dute federatuek hurrengo igandean, hilak 18, eta ondoren babarrun jana izango da. Bertara joateko izena emateko epea bihar amaituko da; Uranga burdindegian iskribatu daiteke, 35 euroren truke. Igandean, 08:00etan abiatuko dira autobus geltokitik.