Orion Arkupe Eguna ospatuko dute larunbatean

Urola Kostako Hitza 2011ko abenduaren 14a

Arkupe Orioko dendari, ostalari eta profesionalen elkarteak Orion bai&buy, Orion erosi kanpaina jarri du abian,  merkataritzaren bidez "herriko bizitza bermatzeko asmoz". Horretarako, hainbat ekintza prestatu dituzte; larunbatean, hilaren 17an, Arkupe eguna ospatuko dute herrian, eta goizetik hasita Ibai Esoain ipuin kontalaria, Lur Usabiagaren ipuin kontaketa interaktiboa, txokolatada eta zanpanzarrak izango dira. Horrez gain, Arkupe elkarteak egin duen herriko gida-liburua banatuko dute egunean zehar. Bestetik, gabonetara begira "herriko kaleak girotzeko" ekimena prestatu dute: "Bazkide guztiek kandeladun farolatxoak jarri ditugu gure lokalen kanpo aldean Orioko kaleak argiztatu eta hain berezia den garai honetan herria erakargarriagoa egin dezagun", adierazi du Arkupe elkarteko kidea den Maite Garciak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide