Txupinazioa, danborrada, mokadu goxoa eta, hortik aurrera, beste guztia etorri zen atzo iluntzean Orion. Sanikolasen lehen eguna gogotsu hasi zuten oriotarrek, eguraldiak askorik lagundu ez arren. Hotz zegoen atzo gauean, ohi bezala, eta euria ere gerturatu zen bertaraino.
Gaur goizetik jarraituko dute festan, eta ostegunera arte egitarau bete-betea izango dute zain.