Orio Arraun Elkarteko zuzendaritzak kudeaketa "serio eta profesionala" egingo du

Urola Kostako Hitza 2011ko abenduaren 2a

Orio Arraun Elkarteak zuzendaritza berria aurkeztu du gaur goizean, eta datozen lau urteetako "filosofia eta lan ildoak" plazaratu ditu. Era berean, 2012 denboraldiko kirol erronkak plazaratu dituzte zuzendaritzako kideek. Agerraldian, Ibon Huegun presidenteak, Jose Luis Loidi presidenteordeak eta Igor Makazaga entrenatzaileak hartu dute parte, talde teknikoko ordezkariekin eta arrunlariekin batera. Hemeretzi laguneko lan talde "moderno, gazte eta anitz eta dinamikoa" dela nabarmendu du du Huegunek, eta datozen urteetan kudeaketa "serio eta prifesionala" beharrezkoa dela gaineratu du. Horretarako, bakoitzak dituen "indarguneak" baliatuko dituzte: "Esparru desberdinetan erreferenteak garen oriotarrek osatzen dugu taldea, eta bakoitzak bere arlotik arraun elkartea indartuko dugu". Presidentearen hitzetan, Orioko arraun taldeak "harnasberritzeko beharra" duela esan du. Horretarako "indarguneak" badituztela uste du Huegunek, eta, beraz, "ilusioa, lana eta harrobia" izango dute oinarri: "Ilusioa daukagula eta lana egingo dugula aurreikusten da, baina argi dago traineru onenekin lehiatzeko ez dela nahikoa. Horregatik, guztien gainetik harrobia, kirol egitura lehiakorra, anbizioa, baina bate zere, kudeaketa serio eta profesionala lehenesten ditugu". Lanerako "prest" dator zuzendaritza berria, "elkartea zuzentzeko erronkari aurre egiteko". Arrobia izango da elkartearen ardatza nagusietako bat, Huegunek azaldu duenez: "Harrobia izango da Orio lehenengo mailara itzuliko duen lehengaia. Gaur egun, arraun munduan inposatu den logika da diru guztia traineru bakarrean inbertitzea. Gure apostua bestelakoa da; egitura ekonomiko sendoa izatea beharrezkoa da, eta diru iturriak lortu behar direla badakigu, baina argi dugu zertara bideratu behar dugun dirua; ditugun 170 fitxa federatuak mimatzera". Horiek aintzat hartuta, Orioko Arraun Elkartea lehenengo mailara igotzen saiatuko dira, presidentearen esanetan. Hala, bost lan talde osatu dituzte, eta bakotizak bere zeregina izango du: publizitate taldeak, administrazio taldeak, ekitaldien antolaketaz arduratzen den taldeak, bidaien antolaketa prestatuko dute taldeak eta merchandising taldeak osatuko dute elkartea: "Kirol arloa Igor Makazagak, Mikel Portularrume Paorra-k y Miguel Angel Millaresek osatzen duen talde teknikoaren esku geratzen da”, esan du presidenteak.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide