Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Orioko herritar talde batek, Udalaren laguntzarekin emakumeentzako autodefentsa ikastaroa antolatu du biharko, iaz bezala. 09:30eatik 11:30eara bitartean egingo dute saioa, Kosta tailerrean. Bertan parte hartzeko edo informazio gehiago lortzeko 662- 06 62 04 edo 679-40 21 00 telefonoetara deitu behar da. Ikastaroa doakoa da.