Orioko Giranice taldeko kideak Bilbao Hiria 23. Pop-Rock Txapelketako finalera sailkatu dira, eta bihar eskainiko dute emanaldi berezia. Pop-rock mailan lehiatuko dira bihar oriotarrak, Bizkaiko hiriburuko Bilborock aretoan.
Txapelketako finaletako egunak taldeek jorratzen dituzten musika generoen arabera antolatu dituzte. Hala, Orioko gazteek Dr. Maha's Miracle Tonic edota The Free Fall Band taldeak izango dituzte aurrez aurre. Estilo berezikoa eta gaitasun handikoa da taldea, kideak gazteak izan arren. Ederki jardun du orain arte Giranicek.
Popa eta rock istrumentala jorratzen du taldeak, eta lehenengo diskoa kaleratu du oraintsu. Taldeak berak ekoitzi du lana, eta sei abestiz osatuta dago.