Benito Lertxundik kontzertua eskainiko du bihar, Orioko kiroldegian

Urola Kostako Hitza 2011ko azaroaren 24a

Benito Lertxundi musikari oriotarrak kontzertua eman du bihar Orioko Karela kiroldegian. Ekitaldiarekin Orioko Herri Ikastolako 50. urteurrena ospatuko dute, eta biharkoan, oriotarrak abesti zaharrak udaberrian kaleratuko duen diskoko abestiekin uztartuko ditu. 22:30ean hasiko da kontzertua. Antolatzaileek adierazi dutenez, oraindik sarrerak salgai daude. Orioko kiroldegian, Lore eta Uranga burdindegietan, turismo bulegoan, ikastolako idazkaritzan eta www.barrabarra.eu atarian eros daitezke sarrerak, 18 euroren truke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide