Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Bildu eta Orainek Arraun Teknifikazio Zentroaren inguruko azalpenak emango dizkiete bihar herritarrei. Proiektua martxan jarri zenetik lortutako diru-sarreren eta proiektuaren gastuen inguruan informatuko dute bi taldeek. Agerraldia ikastolako aretoan izango da, 20:00etan.
Bilduk eta Orainek adierazi dute Udal Gobernuan sartu ziren «lehen egunetik gaiaren inguruko jarraipena» egiten ari direla. Hori hala izanik, orain arte bildu duten informazioa plazaratzeaz gain, aurrera begira zehaztu dituzten lehentasunak ere esango dizkiete bertaratzen diren herritarrei.