Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Datorren igandean, hilak 27, Ander Beldarrain trikitilari oriotarrak Euskal Herriko trikitilari txapelketan izango da, Zaldibarren, eta Orioko Udalak, gaztea animatzera joateko autobusa antolatu du.
Udalak 55 pertsonentzako autobusa prestatu du ordurako; autobusean joan nahi duenak Loretxu tabernan eman behar dute izena; plaza kopurua mugatua izanik, izena ematen duten lehen 55 lagunek izango dute lehentasuna. Autobusak 15:30ean irtengo du, autobus geltokitik.
Aurretik ere, arraunlariak edota Eneko Galarraga pilotaria animatzera joateko antolatu izan ditu Udalak halako zerbitzuak, eta «erantzun ona» izan ohi dutela adierazi dute. Halaber, Beldarrainek herriko festetan eta jaialdietan emandako laguntza eskertu du Udalak.