Bigarren eskuko gauzen azoka egingo dute larunbatean

Urola Kostako Hitza 2011ko azaroaren 16a

Urrian egin zuten Bigarren eskuko gauzen azokak «harrera ona» izan zuela-eta, bigarren aldiz egingo dute azoka larunbatean, ikastola ondoko plazan. Azoka 10:00etan irekiko dute, eta eguerdira bitartean egongo da zabalik. Hala ere, eguraldi txarra eginez gero herriko frontoian egingo dute azoka; kasu horretan, ordua, ordubete beranduago irekiko dituzte postuak; hau da 11:00etan. Aurrekoan bezala, hainbat postu finko izango dira bigarren eskuko azokan; hala ere, herritarrek ere postuak jartzeko aukera izango dute. Horretarako, Orioko Udalean egin beharko dute eskaria, eta bihar amaituko da izena emateko epea. Kasu horietan, Udalak mahaiak eta astoak emango dizkiete herritarrei. Larunbatean beraiek muntatu beharko dituzte postuak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide