Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orio Arraunketa Elkarteko hauteskunde batzordeak jakinarazi du zuzendaritza taldea osatzeko lehenengo zerrenda jaso duela; hamazazpi kidez osatutako zerrenda da, eta zerrendaburu Ibon Huegun Bengoetxea da; beraz, beste zerrendarik aurkeztu ezean hau izango litzateke elkarteko presidentea. Halaber, lehendakari ordea postua izateko Hose Luis Loidi da hautagai; hirugarren postuan, bigarren lehendakari orde izateko, berriz, Jose Ramon Garate da. Garate, aurreko zuzendari batzordeko idazkari izan zen.
Ostiralean amaituko da hauteskunde zerrendak aurkezteko epea; horretarako, Orio AE-21 Postakutxa - 20810 - Orio helbidera bidali behar da. Zerrenda gutxienez bederatzi bazkidek osatu beharko dute. Hautagai zerrenda bakarra balego, aurkeztutako zerrendak hartuko luke zuzendaritza; bat baino gehiago aurkeztuko balira, ordea, hauteskundeak izango dira; hauteskunde batzordeak bozketak azaroaren 5ean egitea proposatu du.
ZERRENDA:
- Ibon Huegun. Lehendakaria.
- Jose Luis Loidi. Lehendakari ordea
- Jose Ramon Garate. Bigarren lehendakari ordea.
- Ramon Alkain. Idazkaria.
- Jose Manuel Agurresarobe.
- Lino Mari Carrera.
- Iñigo Garmendia.
- Angel Martinez de la Higalda.
- Angel Rekalde.
- Jesus Mari Aierza.
- Joxe Carrera.
- Zigor Gazpio.
- Oihana Mateos.
- Iñigo Arruti.
- Aitor Errasti.
- Patxi Iribar.
- Jose Ignacio Mujika.