Bigarren eskuko azoka egin dute Orion

Urola Kostako Hitza 2011ko urriaren 15a

Erabilitako diskak , liburuak, arropak eta bestelako hamaika produktu ikusteko eta erosteko aukera izan dute gaur goizean oritoarrek; postu ugari jarri dituzte goizean goizetik Orioko Ikastola aurreko plazan egin duten bigarren eskuko azokan, eta dozenaka herritar hurbildu dira bertara. Ohiko produktuez gain, tortila patata pintxoak ere saldu dituzte gazte batzuk. Eguerdira bitartean egon da zabalik azoka.              

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide