Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar Kukuarriko 2. raid lasterketa jokatuko dute Orion, Euskal Herriko txapelketaren barruan. Parte hartzaileek 40 kilometrotako ibilbidea egin beharko dute zaldi gainean; 09:00etan hasiko da lasterketa, hondartzan. Handik, Itxaspera joango dira, eta Igeldoko txakurtegi inguruan amaituko dute lehenengo zatia; bigarrengo zatian, berriz, Egiluzera joango dira, Bentara bidean. Handik, Muniotara joango dira, eta ondoren Longa eta Andura zeharkatuko dituzte, hondartzara iritsi arte.
Ibilbidea luzea izanik, lehenengo zatia egiten dutenean zaldiaren egoera aztertuko dute, eta atseden txiki bat egingo dute. Hala, zaldia egoera onean ez badago lasterketa utzi beharko du parte hartzaileak. Antolatzaileek proba eguerdi inguruan amaitzea aurreikusten dute.