Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean, hilak 14, bigarren eskuko gauzen azoka egingo dute Orioko Herri Ikastola aurreko plazan. Goizean zehar mota guztietako produktuak eskualdatuko dituzte, eta azokan edonork izango du «etxean edo ganbaran pilatuta» dituzten gauzak saltzen jartzeko aukera; izan ere, Udalak jakinarazi duenez, hainbat postu dagoeneko finkatuta dituzte, baina herritarrek ere jarri ahal izango dituzte postuak.
Azokan parte hartu nahi duenak aldez aurretik izena eman behar du, Udaletxean, eta Udalak taulak eta astoak jarriko dizkiete horiei. Halaber, postua jarri nahi dutenek larunbatean 09:00etan azaldu beharko dute ikastola aurreko plazoletara, eta orduan hasiko dira gunea muntatzen. 10:00etan irekiko dute azoka, eta 14:00etara bitartean egongo da zabalik.