Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Udalak Ingurumuen Aholku Batzordea sortu nahi du, herriko ingurumen gaiak lantzeko asmoz; Topagune Berdea izango du izena talde honek, eta taldearen funtzioa Udaleko Ingurumen Batzordeari alhokuak ematea izango da.
Taldea iraunkorra izango da, eta jarraipen zehatza izango du, Beñat Solaberrieta Udaleko Ingurumen Zinegotziaren esanetan; honek adierazi du herritarrei interesa edo kezka sortzen dizkieten gaiak landuko dituztela bertan; horien inguruko azterketa egingo dute lehendabizi; gero, ondorioak aterako dituzte eta horietatik abiatuta proposamen zehatz batzuk egingo dituzte, Ingurumen zinegotziaren arabera.
Herriko elkarte eta adituek osatuko lukete aholku batzordea, eta taldea guztiz irekia izango dela nabarmendu du Solaberrietak.
Bihar egingo dute lehendabizko bilera, 19:00etan, kultur etxean. Edonor joan daiteke bertara, eta Udalak adierazi du Orioko Zero Zabor taldeari, Herrio Natur Taldeari eta Surf taldeari bertan parte hartzera gonbidatu diela. Bihar hasiko dira zehazten taldearen funtzionamendua eta landuko dituzten gaiak. Udal gobernuak, hondartza, Motondo eremua edota zabor kudeaketa lantzea proposatu du, beste batzuen artean. Hala ere, Solaberrietak argirtu du guztien artean adostuko dituztela gai estrategikoak izan daitezkeenak. Ondoren, ateratako proposamenak Ingurumen Batzordearen «gaitegiaren parte» izango dira; horiek, ordea, hasiera batean ez dira izengo lotesleak, eta «politikoaren araberako eragina» izango dute.
Aholku batzordearen bidez ingurumen gaiei garrantzia gehiago eman nahi die Udalak: «Orain arte, oro har, ingurumen gaiak momentu jakinetan bakarrik jorratzen ziren; baina gaia orokorra dela uste dugu, eta interes berezia du. Gainontzeko gaiek izan ohi duten trataera berdina izan behar duela uste dugu». Hala, Solaberrietak gaineratu du, talde honen bidez ingurumen kezkak zentralizatzeko gune bat izatea bahi dutela Topagune Berdea.