Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urola Kostako Udal Elarteak aurten lehenengo aldiz jarri du martxan errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina Orion, eta horren eraginez hizkuntza horretan egin duen herritar kopurua igo egin dela jakinarazi du Udalak. Guztira, 399 lagunek egin dute errenta aitorpena euskaraz, egindako guztien %13,98ak, hain zuzen ere.
Aurreko urtean 399 aitorpen egin ziren euskaraz, guztien %11; hori hala izanik, hiru puntu igo da hizkuntza horretan egin duten langunen ehunekoa. Oraindik gehienek gazteleraz egiten badute ere, "pixkanaka ohiturak aldatzen" ari direla nabarmendu du Udalak, eta euskaraz egiten dutenak "gero eta gehiago" direla adierazi du. Orion ez ezik, errenta aitorpena euskaraz egin dutenen kopurua eskualdeko herri guztietan ere hazi egin dela jakinarazi du Orioko Udalak.