Hautesleen errolda jarriko dute erakusgai urriak 3an

Urola Kostako Hitza 2011ko irailaren 28a

Datorren azaroaren 20an izango diren Espainiako hauteskunde orokorrak direla-eta, indarrean dagoen hautesleen errolda jendaurrean jarriko dute urriaren 3tik 10era bitartean Orion. Orion bizi diren edota atzerrian bizi eta udalerrian erroldatuta daudenen zerrenda jarriko dute ikusgai, 08:30eatik 14:30eara bitartean, Udal bulegoetan. Erroldako datuak zuzenak direla egiaztatzeko asmoz erakutsiko dute zerrenda; horregatik, zerrendak jendaurrean dauden bitartean edozein pertsonek aurketu ditzakete erreklamazioak, zerrendan gaizki erregistratu dutelako edota zerrendan ez duelako egon behar. Erreklamaziorako orduan, hautesleak berak edo "behar bezala" baimendutako batek aurkeztu eta sinatu beharko du dokumentua. Halaber, NAN agiriaren fotokopia ere eraman beharko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide