Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zarauzko AEK-k antolatuta, Orioko Herri Ikastolako geletan euskara ikastaroak eskainiko dituzte hurrengo ikasturtean zehar. Ikastaroetan bi maila eskainiko dituzte; bata hasiberrientzat zuzenduko dute, eta bestea Alfabetatze-EGA maila izango da.
Ikastaroak urritik ekainera bitartean iraungo du, eta astea hiru egunetan egingo dituzte eskolak, eta bakoitzak bi ordu iraungo ditu.
Izena emateko 943-83 03 46 Orioko Udakeko Euskara Zerbitzuko telefonora deitu behar da, irailak 30a baino lehen. Ikastaroan parte hartzeko urteko kuota 340,20 eurokoa da. Udalak, ordea, diru-laguntzak emango dizkie eskolen %80ra joaten diren ikasleei.