Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Herri Ikastolak datorren igandean, urriak 2, Azpeitian egingo diren Kilometroetara joateko autobusa antolatu du. Autobusak 09:00etan irtengo du Orioko autobus geltokitik, eta horretarako hilak 28a baino lehen eman behar da izena, ikastolako idazkaritzan, Lore burdindegian eta Uranga burdindegian. Hamasei urtetik beherakoek zortzi euro ordainduko dute, eta gainontzekoek bederatzi euro.
Ikastolak jakinarazi du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren mailatik beherakoek arduradun nagusi baten izena eman behar dutela autobusean joateko. Halaber, ikastolako zein kanpoko DBH 3 eta 4. mailako ikasleek gurasoek sinatutako baimena eraman beharko dute ikastolara, eta baimenak idazkaritzan hartu daitezkeela jakinarazi du Herri Ikastolak.
Bestetik, izena ematen duten artean gutxieneko kopurura iristen ez bada, autobus zerbitzua bertan behera geldituko dute. Herri Ikastolak astero argitaratzen duen ohar buletinean baieztatuko du hori, hurrengo astean.