Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Denboraldian egindako lana eskertzeko, Edorta De Anta arraunlariari eta Orioko Bate Bizkorrak sofbol taldeari harrera egingo diote Orioko udaletxean, larunabtean, 12:30ean.
De Antak Arraunketa Egokituko Munduko Txapelketan seigarren postua lortu zuen, Bled-en (Eslovenia), eta 2012ko Olinpiar Jokoetarako sailkatu da. OBB taldeak Dupnitsa-n (Bulgaria) jokatutako Europako Sofbol Txapelketan 3. postua eskuratu du.