Arraun elkarteak ikastolako aretoan egingo du ostiraleko batzarra

Urola Kostako Hitza 2011ko irailaren 21a

Orioko Arraunketa Elkarteak ostiral iluntzea egingo duen ez-ohiko batzarra lekuz aldatu da; hala, kultur etxean egin beharrean herri ikastolako areto nagusian egingo dute. Lehenengo deialdia 18:30ean izango da, eta bigarrena, berriz, 19:00etan. Elkarteak hainbat ohar plazaratu ditu, azken egunetan sortu diren «kezkak» diela-eta; beraz, arraun taldeak jakinarazi du batzarra itxia izango dela; beraz, hamazortzi urte baino gehiago dituzten bazkideek eta urteko bazkide-kuota ordainduta dutenek soilik joan ahal izango dira bertara. Ez-ohiko batzarrean Orioko Arruanketa Elkarteko zuzendaritzak bazkideen gain utziko ditu beraien karguak. Konfiantza mozioa onartzen ez badute hauteskundeak izango dira zuzendaritza berria eratzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide