Psikomotrizitatea zer den azalduko dute astelehenean

Urola Kostako Hitza 2011ko irailaren 16a

Ainara Peña eta Eider Salegik psikomotrizitatea landuko dute hurrengo ikasturtean Orioko Herri Ikastolan, eta astelehenean hilak 19, Peña eta Salegik gaiaren inguruko informazioa emango dute, 19:00etan, kultur etxean. Ondoren izena emateko epea zabalduko dute; bertan aritzeko hilak 27a baino lehen eman beharko dute izena, Herri Ikastolara joanda edo 653-46 13 59 telefonora deituta. Eskolako orduz kanpoko ekintza da, eta edonork hartu dezake parte bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide