Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Arraunketa Elkarteak zuzendaritza eratzeko hauteskundeak aurreratu egin ditu, eta egungo Zuzendaritza Batzordeko karguak bazkideen gain jarriko dituzte hilak 23an kultur etxean egingo duten ez ohiko batzar orokorrean; hau da, horien kudeaketa onartzen duten edo ez erabakiko dute elkarteko bazkide direnek.
Orioko Arraun Elkartearen egungo egoera dela-eta erabaki dute hauteskundeak aurreratzea eta zuzendaritza bazkideen aurrean uztea; izan ere, lau urtetik behin egiten dituzte hauteskundeak, eta azkenekoz duela bi urte egin zituzten.
Bilerara agertzen diren bazkideen bi herenen oniritziarekin erabakiko dituzte balizko aldaketak; bazkideek egungo zuzendaritzaren kudeaketa onartzen ez badu, epe motzean hauteskundeak izango lirateke.