Donostiako su artifizialak ikustera, itsasontziz

Urola Kostako Hitza 2011ko abuztuaren 12a

Bihar Donostian hasiko den Aste Nagusiko su artifizialak ikustera joateko irteerak antolatu ditu Orioko Turismo Bulegoak beste urte batez. Ohiko moduan, itsasontziz joango dira bertara, eta bihar, hilaren 16an eta 17an egingo dituzte irteerak. Helduek 20 euro ordainduko dute, eta hamabi urtetik beherakoek, berriz, 10 euro. 21:45ean irtengo dira Orioko kirol portutik Donostiako Kontxako badiara, eta aldez aurretik erreserba egin behar da, 943-83 09 04 telefonora deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide